Sapoak eta sugeak erre …

junio 24, 2009

Ikasturtea amaitu da. San Juan suak garbi gaitzala. Sapoak eta sugeak erre, artoa eta garia gorde ditzala.

Uda on bat pasa dezazuela eta noizean behin…bloga bisitatu! Agur!

 


Usansolora eta Mungiara

junio 15, 2009

Bai, Unkina eskolara lehenengo eta Mungiako Legarda eskolara gero joan ginen «Lan baten bila» «Guk love piratak» eta dantza bat erakustera. Oso ondo pasatu ginen. Hemen dituzue argazki batzuk.


Eskolako Jaia 2009

junio 10, 2009

Imagen 255Eskolako Jaia datorren larunbatean, Ekainak 13 izango da. Prestatu zaitezte denak ondo pasatzeko!

Hemen duzue egitaraua.


Begiratu argazki hauek.

junio 5, 2009

 

 

Begira ezazue ondoko argazki hauek. Erantzuten baduzue galdetegi hau eta asmatzen baduzue sorpresa bat eskuratuko duzue. Baietz jakin!


LH4ko ikasleak «El Pobal»en

junio 4, 2009

Eguraldia lagun oso ondo pasatu ziren LH4 koak. Hona hemen beren argazkiak.

Gandasegi LH4ko ikasleak El Pobalen

HH3koak Sukarrietan

junio 4, 2009

Kurtso amaierako txangoan HH3ko neska mutilak Sukarrietara joan ziren.

HH·koak Sukarrietan

Euskal Eskola Publikoaren jaia, Bergaran.

junio 3, 2009

obatu-cartel1

Jaiaren abestia

Ekainak zazpi, ba al dozu planik?

bestela, hemen Bergaran

denon artian, gertatu dogu

ondo pasatzeko aukera

«Obatu Euskal Eskola Publikoari» lemapean ospatuko da datorren igandean, ekainaren 7 a, Euskal Eskola Publikoaren 18. jaia .

Kultur aniztasuna izango da Euskal Eskola Publikoaren 18. Jaiaren ardatza. Gune zehatz bat izateaz gain, jai-gune guztietan banatuko dira mota honetako jarduerak gastronomia, erakusketa, tailer, kontzertu eta kale animazioaren bidez.

Paraguai, Maroko, Errusia eta Bulgariako jaki tipikoak dastatzeko aukera izango dugu, beste batzuen artean, etorkinen elkarteei esker. Hauen argitalpenak ezagutzeko aukera ere izango dugu, batez ere hezkuntza alorrekoak.

Andeak, Txile, Kolonbia eta Senegaleko dantza tipikoak ezagutuko ditugu baita perkusio afrikarra ere. Ez dira faltako ezta ere henna, idazketa afrikarra eta perkusio tailerrak.

Hemen duzue aurtengo jaiaren kanta.