Etxe berrira goaz!!!

octubre 4, 2010

Hemendik aurrera beste helbide batean topatuko gaituzue. Non?

http://gandasegikasleak.blogspot.com/

-en, edo bestela beheko irudian klik egin baino ez duzue egin behar!

Hemen egin behar duzue klik blog berrira joateko.


Apirilak 23 Liburuaren Nazioarteko Eguna

abril 22, 2010

Apirilaren 23an Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen da. Irakurzaletasuna balio handia dela kontuan hartuta hemen duzue Bizkaiko Liburutegien orrialdea. Bertan liburutegietan dauden liburu bildumaren zehaztasunak topa ditzakegu. Liburuak, dakizuenez, prestamoan hartu ahal dira eta etxera eraman.

Gandabost blog berria

octubre 29, 2009

slide0001_image002

LH5ekoek beren gandabost bloga estrenatu dute. Nahi baduzue bisitatu hona hemen helbidea:

http://gandabost.wordpress.com/


Sapoak eta sugeak erre …

junio 24, 2009

Ikasturtea amaitu da. San Juan suak garbi gaitzala. Sapoak eta sugeak erre, artoa eta garia gorde ditzala.

Uda on bat pasa dezazuela eta noizean behin…bloga bisitatu! Agur!

 


Eskolako Jaia 2009

junio 10, 2009

Imagen 255Eskolako Jaia datorren larunbatean, Ekainak 13 izango da. Prestatu zaitezte denak ondo pasatzeko!

Hemen duzue egitaraua.


Euskal Eskola Publikoaren jaia, Bergaran.

junio 3, 2009

obatu-cartel1

Jaiaren abestia

Ekainak zazpi, ba al dozu planik?

bestela, hemen Bergaran

denon artian, gertatu dogu

ondo pasatzeko aukera

“Obatu Euskal Eskola Publikoari” lemapean ospatuko da datorren igandean, ekainaren 7 a, Euskal Eskola Publikoaren 18. jaia .

Kultur aniztasuna izango da Euskal Eskola Publikoaren 18. Jaiaren ardatza. Gune zehatz bat izateaz gain, jai-gune guztietan banatuko dira mota honetako jarduerak gastronomia, erakusketa, tailer, kontzertu eta kale animazioaren bidez.

Paraguai, Maroko, Errusia eta Bulgariako jaki tipikoak dastatzeko aukera izango dugu, beste batzuen artean, etorkinen elkarteei esker. Hauen argitalpenak ezagutzeko aukera ere izango dugu, batez ere hezkuntza alorrekoak.

Andeak, Txile, Kolonbia eta Senegaleko dantza tipikoak ezagutuko ditugu baita perkusio afrikarra ere. Ez dira faltako ezta ere henna, idazketa afrikarra eta perkusio tailerrak.

Hemen duzue aurtengo jaiaren kanta.


Fisiko Hezkuntzako blog berria

abril 22, 2009

Fisiko hezkuntzako blog berri bat sortu da eskolan: Kirolorik. Nahi ba duzue bisitatu egizue klik hemen.